XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur ere beste etxe bikaiñ aundi baten erdian eta itzalpean arkitzen da.

Etxe aundi onen tankera 1781'garren urtean Fontana'tar Carlos ospetsuak Erroman egiña da.

Ate gañeko pertza ta otsoak Loyolatarren ikurdia adirazten digute.

Loyolako jaunak, noski, guda aldietan guda-mutil saillari jana eman bear omen zion; ori da jana emateko pertza, ta otsoak dira pertzetik jaten zuten gudamutil berak.

Atari bertan bi irudi dauzkagu.

Ezkerrean Iñazio, guda-mutil gaztea, Iruña'ko guda gogorrean oso elbarrituta bere etxera dakarte.

Txakurrak urrutitik ezagutu du etxeko mutil gazteena.

Flotats jaunak brontzez egiña da.

Eskubian berriz, Iñazio zutik, burutik oñetaraño gudari jantzian, begiz joko degu.

Ezpata du esku batean, burniaga luzea bestean: Iñazio gudaria da Bere oñazpiko arriak ura dario, karramarro itxurako zizku batetik: San Inazioren ura da.

Basterra bere egillea.

Eskaratza Sartu gera etxean.

Eskuiko ate-markoaren atzean, ataga (atalaga) zarra; kristauek debozioz azkeneko pusketaraño eraman etzezaten, kristal barruan gordea.

San Inazio'ren denborakoa omen da.